Hiri Ibilbidea

Zumetegien gunea
eta Busca-ren eskultura 

Joku-leku izenez ezagutzen den frontoi txiki hau Gipuzkoako frontoirik xarmangarriena dela esan genezake, bere tamainua dela eta ezin dira partidu handiak jolastu bertan, baina zumarragatar askoren infantziako iruditegian dago dudarik gabe bertan jolasean pasa situzten orduak gogoratuaz. Ala ere hau ez da bere funtzio bakarra; San Gregorio elizaz ere ezagutzen baida.

1540. urtean zutik zegoen. Lehenengo mendeetan Santa Engracia izenez ezagutzen zuten, baina XVIII. mendean San Gregorio izenaz deitzen hasi ziren. Ordutik hona, azkeneko izen horrekin ezagutzen dugu.

Bi isurialdeko teilatua duen oinplano angeluzuzeneko tenplua da. Bistako harri-hormaz egina dago, tenpluko oinetan kokatua dagoen murrua izan ezik, harri-hormaz eta adreiluz egina baitago. Albo batean arkupea dugu, zurezko egitura batez egina, eta pilastra batzuk euskarritzat dituena. Albo horretan dobelaz osatutako ate bat dago. Barnealdea hiru nabek osatzen dute, alde banatan hiru pilastrako bi ilara daudelarik. Epistolak bost bao ditu.