Jaiak eta
Tradizioak

Santa Isabel
Uztailak 2

Herria Antion biltzen da. Ama Birjinaren omenezko meza egiten da eta Zumarragako ezpata-dantza dantzatzen da.

Santa Lutzi
Abenduak 13

Euskal Herriko abere- eta artisautza-azoka garrantzitsuenetako bat; lehenengo sektorea eta komertzioa bultzatzen dituena. Urtero Abenduaren 13an Urretxu eta Zumarraga herrien artean ospatzen da. Zenbateko postuak, txapelketa eta abere erakusketa eta salmenta aurkituko dituzu bertan. Erdi Arotik datorren azoka honek herri osoa okupatzen du eta Euskal Herri osoko zein nazioko espainiarreko jendea gerturatzen da urtero bertara. Egutegiak baldintzatutako egualdi txarrak ere ez du gelditzen urteroko baserritarren topaldi hau.

Antioko Musika Zikloa

Irailaren 7tik 28ra

Iraileko larunbatetan Gipuzkoako lehen zikloetako bat egiten da Antion. Emanaldi gogoangarriak izan dira han, hala nola Ara Malikian, Kalakan, Jacob de Haan zuzendaria eta Steven Lin.

Antio baseliza guztien jaun eta jabe gisa katelorizatzen dute. Egurrez sortutako obra arkitektoniko honek aurten Antioko Musikaldiaren 41. edizioa bertaratuko du. Eta beste urtebetez, baselizak eskaintzen duen akustika bereziaz gozatzeko aukera izango dugu bertara gerturatzen garen orok.

Irailaren 7, 14, 21 eta 28an arratsaldeko 19:30etan hasirik iraila musikaz gozatzeko aukera izango dugu Zumarragan eta urriaren 5ean Igartubeitin.

+ Egitaraua