Ibilbide honen bidez, Zumarragako arestiko une, historia eta istorioak hurbilagotik ezagutu eta ulertuko dituzu. XX. mendean Urola Garaian izandako industrializazio-prozesu biziari lotuta daude, eta lekuaren izaera, bizitza eta fisionomia ezaugarritu dituzte.
Legazpi Eskolak
Eskailera Hirukoitza
Fumisterías del Norte
Legazpi Dorretxea
+ info
Jauregi Handia dorretxea, Legazki Dorrea edo herrian ezagutzen den bezala, Legazpi Etxea, Miguel Lopez de Legazpiren jaiotetxea da;Filipinak konkistatu zituen gizona. Erdi Aroan eraiki zen dorretxea, eta Ahaide nagusien Gerran zeresan handia eduki zuen.
Gerra amaitu ondoren bertako armamentua kendu arazi zieten. Ordutik behin baino gehiagotan saldu eta erosi da. Bere azken jabeek XVIII. Mendean baserri gisa erabili zuten dorretxea. Hori dela eta, gaur egun oinplano angeluzuzena du; lau solairu eta bi isurkiko estalkia ditu. Beheko aldea harlanduz eginda dago; goiko bi solairuak, ordea, adreiluzkoak dira eta agerian dute egurrezko egitura. Antzinako lorategien parte bat mantentzen da oraindik eraikinaren inguruan.
hamarkadan, “Esteban Orbegozo, S.A.” enpresak gune hori instalazioak handitzeko erabili nahi zuela ikusita, monumentu historiko-artistiko nazional bihurtu zuten.1964an Museo Hispano-Filipinarra ezarri zen bertan. Gaur egun kultur jarduera ugari egiteko erabiltzen da, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, bilerak, aurkezpenak… Secundino Esnaola Musika Eskolaren egoitza ere bada.
Tximiniak
Horma
Txatarra
Horma