Hiri Ibilbidea

Itzalon Zaharra

Itzalon izan zen Zumarragako lehen zinema. Europan, 1895ean, zinema sortu zen. Eta, jakina, mundu guztiak ikusi nahi zuen berritasun hori, eta 40ko hamarkadaren amaieran Itzalon zinema sortu zen Pietate kalean. Jasokundeko Andre Maria parrokiaren ekimena izan zen.
Eraikin ederra da, berezia bere garairako; Berlin bezalako Europako hiriburuetan zeuden zinemen antza zuen. Itzalon zinema 1993ra arte egon zen zabalik. Ordutik 2002ra Zumarraga zinemarik gabe egon zen, Zelai Aristi zinea iritsi zen arte. Antzinako zinema honetan jendea bizi da gaur.

Volver a ruta Urbana