Ibilbide Industriala
Tximiniak
Orbegozoren historia + Tximiniak
Dena 1929an hasi zen, Esteban Orbegozo zarauztar bat Zumarragako Udalarekin harremanetan jarri zenean: lursail bat doan eskatu zuen, bere enpresa Zumarragara ekartzearen truke. Zinegotzi bat Zarautzera joan zen Orbegozoko fabrika ezagutzera, ikusi zuena gustatu zitzaion eta txosten onak pasa zituen. Udalak baldintza bakarra jarri zion: herriko bizilagunak kontratatzea.
Siderometalurgia hazten hasi zen herrian, Gipuzkoako industria garrantzitsuenetarikoa izatera iritsiz, 3.000 langilerekin. Horrela, Zumarragak 12.619 biztanle izatera iritsi zen.
Urte oparoak izan zituzten eta Orbegozon ia denetarik egin zen: sukaldeak, berogailuak, bainuontziak, iturgintzako elementuak, hodiak, autoen karrozerietarako txapa… Gero eta labe handiagoak eta modernoagoak behar ziren, eta haien moldaketetako batean han ikus ditzakezuen tximinia handiak eraiki ziren. 1960an eraiki ziren eta ordutik Zumarragako irudi enblematikoak izan dira. Gutxi gorabehera, 10-20 urte iraun zuten.



