Ibilbide Industriala
Txatarra biltegia
Txatarra biltegia
Orbegozon, egiten ziren sukalde kantitateak hondakin dezente sortzen zituen… Horregatik behar zuten haiek uzteko leku bat. Urteetan zehar aldatzen joan zen non gordetzen ziren, harik eta txatar-biltegi ikaragarri hau sortu arte. Eraikin indartsua da eta hormigoizko hormak ditu, ondo armatuta, hondakin horiek guztiak biltegiratzeko.
Ikuspegi soziala
Orbegozo enpresaren oso elementu bisuala izateaz gain, industriak Zumarragara ekarri zuen on eta txar guztiaren metafora bisuala izan daiteke. Izan ere, enpresak gauza on asko ekarri ditu herrira eta hori izan da herriaren hain bilakaera ona izatearen arrazoia. Baina gauza txarren artean, honek askatzen zuen kutsadura ere nabaria zen.
Ibilbide hau egin duten zenbait herritarrek esan digute gazteagoak zirenean eta Zumarragatik Legazpira korrika egiten zutenean, asko nabaritzen zutela airearen kalitatea 7 kilometro horietan. Horretaz aparte, langile asko ez zeuden pozik beren lan baldintzekin, zehazki segurtasun neurriekin.
Kaminpen, adibidez, berunarekin egiten zen lan, eta hortik ateratzen ziren toxinek biriketako minbiziaren ondorioz langile asko hiltzea eragin zuten. Urola pentsioaren parean zeuden etxeak, goizero enpresak botatzen zuen kutsaduragatik pertsiana beltzekin esnatzen ziren.
Orbegozoren itxiera
Hori dela eta, hainbat greba egin ziren, horietako bat 3 hilabetekoa, eta batzuk Jasokundearen elizan sartuta egon ziren greba eginez, herritarrek janari eta edaria ematen zizkielarik. Protestan parte hartu zuten gehienak kaleratu egin zituzten eta enpresan 1.400 langile inguru geratu ziren. Lehen murrizketa handia izan zen, 3000 langile inguru baitziren.
Horren ondoren, Lezo eta Aguraingo sail ezberdinetan banatu zen produkzioa eta azkenik petrolioaren krisiarekin, enpresaren erorketaren hasiera ekarri zuen.
Honek guztiak eta Orbegozoko buruzagietako baten, Saturninoren, bahiketarekin batera, familiak enpresa saltzea ekarri zuen 1986an. Ordutik eta jabe ezberdinak izan ondoren, 2016an itxi zuen behin betiko Arcelor-Mittal bezala.



