Ibilbide Industriala

Legazpi Dorretxea

Jauregi Handia dorretxea, Legazki Dorrea edo herrian ezagutzen den bezala, Legazpi Etxea,  Miguel Lopez de Legazpi Filipinar Uharteetako kolonizatzailearen jaiotetxea da. Erdi Aroan eraiki zen dorretxea, eta Ahaide nagusien Gerran zeresan handia eduki zuen (1212).

Gerra amaitu ondoren erasorako eta defentsarako elementuak eraistera behartu zituzten. Ordutik behin baino gehiagotan saldu eta erosi da. Bere azken jabeek XVIII. Mendean baserri gisa erabili zuten dorretxea. Hori dela eta, gaur egun, lau altuerako oinplano angeluzuzena eta bi aldetako estalkia ditu. Beheko zatia harlanduzkoa da; goiko biak, berriz, adreiluzkoak dira eta egurrezko egitura agerian du. Eraikinaren inguruan, antzinako lorategiaren zati bat kontserbatzen da.

40. hamarkadan, “Esteban Orbegozo, S.A.” enpresak gune hori instalazioak handitzeko erabili nahi zuela ikusita, monumentu historiko-artistiko nazional bihurtu zuten.1964an Museo Hispano-Filipinarra ezarri zen bertan. 1980 eta 90 urteen artean Gipuzkoako Foru Aldundiak berreraiki zuen. Gaur egun kultur jarduera ugari egiteko erabiltzen da, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, bilerak, ezkontzak… Secundino Esnaola Musika Eskolaren egoitza ere bada.