Ibilbide Industriala

Hiri Lorategia

Industriak erakarrita zetozen pertsonak Zumarragan ahalik eta gustuen senti zitezen herriak nola lagundu zuen ikusten jarraitzen dugu. Hiri Lorategia 19 txalez osatutako auzoa da. 1955ean eraiki ziren, eta Zumarragako auzorik pribilegiatuenetako bat izan zen eta da. Txaletak bi etxebizitzatan banatuta daude, eta horietako bakoitza beren jabeek moldatu dute. Horrela, etxe txiki maitagarriak bihurtu dira, bakarrak eta izaera handikoak.