Ibilbide Industriala

Geltoki Zaharra

Trenbideen historia

Tren bidezko garraioa ezinbestekoa izan da Zumarragaren garapenerako: Zarauzko Orbegozo hona ekarri ahal izateko, merkantziak ekarri ahal izateko, penintsula osoko pertsonak…

Apurka-apurka, 1864an Norteko Trenbidea inauguratu zenetik, gero Zumarraga eta Durango lotzen zituen Vascongadoen Trenbidea (1889), Bilboraino ere iritsiz; eta azkenik, 1926an Urola eskualdeko trenbidea, Zumaia eta Zumarraga lotzen zituen “Gure trena” iritsi zen arte, trena funtsezkoa izan da guretzat Zumarragan.

Trenbideak izugarrizko garrantzia izan zuen herriaren garapenean, honek Euskal Herri osoko eta Iberiar Penintsulako milaka langileak ekarri zituen. Langile italiarrak ere ekarri zituen akordeoiarekin eta hortik sortu zen trikitixa Zumarragan.

Urolako Trenbidea

Vaskongadoen Trenbidea

Norteko Trenbidea