Ibilbide Industriala

Eskailera Hirukoitza

Eskailera hauek arkitektonikoki oso bereziak dira; hiru eskailera-ilara ditu, hiru maila desberdinetan.

Hauek Euskal Herritik kilometro askotara egon daitezke, zehazki Union Station-en, Chicagon, non Brian de Palmaren “Los intocables” filmaren zati handi bat filmatu zen. Batmanen Jokerra ere gogora ekar diezazuekete, eskailera hauek film honetan agertzen diren New Yorkeko Bronxeko eskailerak gogorarazten baitituzte.

Goiko auzoak behekoekin lotzeko bidea izan daiteke, baina kontuz ibili behar da bertatik pasatzen garenean, barandilarik ez baitu.