Hiri Ibilbidea
Desnibela
154 M
Iraupena
2 H.
Zailtasun maila
Erreza
Zumarragako Hiri Ibilbideak Azokako postuen artean paseatzeko aukera eskaintzen dizu, inguruko produktuez eta ekoizleez gozatzeko. Kale eta plazen artean paseatzera gonbidatzen zaitu, bere historia berezia ezagutu dezazun, Trikitixaren sorleku edo Gipuzkoako zume fabriken harmarri gisa ezagutu dezakegu Zumarraga. Antioko baselizara igoaz, iraganeko irudiak dakarzkigu gogora, gure izaeraren bereizgarri direnak.
Interesguneak
esperientziak 360
PUNTO 1
Azoka
Ibilaldiaren hasiera eta herriaren muina da Azoka. Herriko muina esa esentzia, horretan Hiri Ibilbideak herriko bitxikeriak kontatuko dizkizue.
PUNTO 2
Itzalon Zine Zaharra
Azokaren atzean Zumarragako zine zaharra aurkituko duzue. Garaian garaikoa, baina oso modernoa izan zen bere denborarako.
PUNTO 3
Mendia Etxea (360º)
Metro gutxira herriko etxe bizitza eta eraikin berezienetako bat izango duzue aurrean.
Herritar batek Kuban dirua egin eta bueltan eraiki zuen.
PUNTO 4
Jasokundeko Andra Maria Eliza – Parrokia berria
Jarraian parrokia berrira iritsiko zarete. Berria bai, hau Zumarragako bigarren parrokia baita. Santa Maria Ermita izan zen lehena, nola ezagutzen da ordea gaur egun?
PUNTO 5
Trikitilarien omenezko monumentua
Elizaren pareko rotondan kokatzen da eta historia luzea du atzetik. Trikitixa Zumarragan sortu zen, gutxi gehiagorik ez daukat esateko.
PUNTO 6
Itziar – Oteizaren Eskultura
Oteizak berak Zumarragako herriari egindako oparia.
PUNTO 7
Zumetegien gunea eta Busca-ren eskultura (360º)
Zumea, minbrea, uste baino garrantzitsuagoa izan zen herriarentzat. Eitzagako ingurua zumez betea zegoen.
PUNTO 8
Joku-leku frontoia
San Gregorio eliza eta Joku-leku frontoia, eraikin berdina baina erabilera desberdinak dituena.
PUNTO 9
Bailarako Panoramika (360º)
Aldapan gora jarraituaz eta laister hurrengo puntura iritsiaz, erdi bidean deskantsu zein bista ederrak ikusiko dituzu.
PUNTO 10
Antioko Baseliza (360º)
Zumarragako altxorra, herriko patroia izan ezean, herriko lehenengo eliza. Bertara gerturatu behar duzue Antio sentitzeko, ez zarete damutuko.
PUNTO 11
Interpretazio Zentroa eta eskualdeko turismo bulegoa
Aldapa igo ondoren eta Antio bisitatu ondoren, Interpretazio Zentrora sartu zaitezte eta
ezagutu bertatik Zumarragako historia. Zalantzak argitzeko eskualdeko turismo bulegoa ere bertan dago edozein.
PUNTO 12
Hilerria – Aingeruaren kripta
Errespetuz bertaratu behar da leku honetara, hilerri barruan dagoen eskultura honek hainbat gauza adieraziko dizkizue; aingerua, zerua eta infernua…
Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta ez galdu gure bisita gidatuak.
Zer dira?
Zumarraga barrutik ondo deskubri dezazun hiru ibilaldi proposatzen dizkizugu. Denek herriko historia kontatuko dizute, baina arlo desberdinetatik. Ezagutu gehiago bakoitzaz webgunean eta gure sare sozialetan.
Noiz egiten ditugu?
Ibilaldiak urtean bizpairutan antolatzen ditu Udaletxeak, hauek dohainekoak direlarik. Beraz, egon adi gure sare sozialetara azken berriak ez galtzeko. Bestela, zuk zeuk bakarrik egin zenezazke Zumarraga Bide Biziaren Wikiloc-ean sartuaz eta totemetako QRak eskaneatuaz.
Ibilaldi bat antolatzea nahi dudu?
Bost pertsona juntatzen bazarete, proposatu eguna eta ordua eta ibilaldi gidatu bat burutuko dizuegu. Horretarako jakinarazi webgunearen bitartez edo idatzi lotuz@zumarraga.eus-era.