Natur Ibilbidea

Desnibela

143 M

iraupena

2 H.

zailtasun maila

ERREZA

Inguratzen gaituen naturak izaera eta nortasuna eskaintzen dizkigu. Antio-Belokiko Natur Ibilbidea lasaitasunez egiteko ibilbidea da; bakarrik, lagunekin edo familian egin daitekeen ibilbidea, Zumarragako historian zehar eramango zaituena paraje zoragarri batean zoazen bitartean.

Interesguneak

esperientziak 360

^
PUNTO 1

Legazpi Dorretxeari eskainitako eremua

Ibilaldia Azokatik edo Antioko gunetik has daiteke. Hemendik aurrera informazio panelak bilatuko dituzu biden zehar. Puntu bakoitza herriko monumentu bati dago dedikatua.

^
PUNTO 2

Trenbideari eskainitako eremua (360º)

Lurreko errailak lehen Urolako trena zen trenbideko zati dira; Iraganaren adierazle. Panel informatiboekin batera totem batzuk aurkituko dituzu; eskaneatu bertako QR kodeak.

^
PUNTO 3

Industriari eskainitako eremua: metalurgia (360º)

Puntu honek Zumarragako historian eragin gehien izan duena. Puntu
honetan industrializazio prozesua eta metalurgiaren historia ezagutuko duzu.

^
PUNTO 4

Antioko Baselizari eskainitako eremua (360º)

Antioko baselizaren teilatuaren estruktura irudikatzen duen estalpe txiki bat dago puntu
honetan, eta aldamenean mahai eta iturri bana.

^
PUNTO 5

Belokiko gurutzea

Beloki mendira igotzen zarenean gurutzeari hiru bira eman eta kanpaia jo behar duzu.
Tradizio edo kondairak dio hau eginez gero zorte ona etorriko zaizula.

^
PUNTO 6

Industriari eskainitako eremua: saskigintza (360º)

Ibilaldi zirkular honetako azken puntua da saskigintzarena. Eitzagako auzoan zabaldu zen gehienbat eta metalurgia etorri baino herriarentzat oso industria garrantzitsua izan zen.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta ez galdu gure bisita gidatuak.

Zer dira?

Zumarraga barrutik ondo deskubri dezazun hiru ibilaldi proposatzen dizkizugu. Denek herriko historia kontatuko dizute, baina arlo desberdinetatik. Ezagutu gehiago bakoitzaz webgunean eta gure sare sozialetan.

Noiz egiten ditugu?

Ibilaldiak urtean bizpairutan antolatzen ditu Udaletxeak, hauek dohainekoak direlarik. Beraz, egon adi gure sare sozialetara azken berriak ez galtzeko. Bestela, zuk zeuk bakarrik egin zenezazke Zumarraga Bide Biziaren Wikiloc-ean sartuaz eta totemetako QRak eskaneatuaz.

Ibilaldi bat antolatzea nahi dudu?

Bost pertsona juntatzen bazarete, proposatu eguna eta ordua eta ibilaldi gidatu bat burutuko dizuegu. Horretarako jakinarazi webgunearen bitartez edo idatzi lotuz@zumarraga.eus-era.