Ibilbide Industriala

Desnibela

32 M

iraupena

2 H.

zailtasun maila

erreza

Ibilbide honetan, Zumarragako historia berria erakutsiko dizugu, XX. Mendean Urola Garaian bizitako industrializazio prozesuari lotuta. Bertan, siderurgia eta metalurgia sektoreak eskualdean izan duen garrantzia nabarmendu daiteke eta Esteban Orbegozo enpresaren instalazioak dira horren adibide, hasieran Fumistería del Norte izenarekin (1930).

Interesguneak

esperientziak 360

^
PUNTO 1

Azoka

Ibilaldiaren hasiera eta herriaren muina da Azoka. Herriko muina esa esentzia, horretan
Ibilbide Industrialak herriko industrializazio prozesuaren bitxikeriak kontatuko dizkizue.

^
PUNTO 2

Legazpi Eskolak 

Eraikuntza berezi hau herriaren erdigunean eta trenbidearen aldamenean kokatzen da.
Ibilbideari hasiera emango dion puntua.

^
PUNTO 3

Eskailera Hirukoitza

Jarraian herriko beste puntu bitxi batera pasako ginake. Inon gutxi igo eta jaitxi daitezke hiru ilarako eskailerak.

^
PUNTO 4

Legazpi Etxebizitza-Taldea

Eta puntu honek hasiera emango dio herriko historia industrialari. Orbegozok sortutako etxe bizitza hauek pasako industrialaren oroigarri garbiak dira.

^
PUNTO 5

Hiri Lorategia auzoa (360º)

Auzo berezi bat, hiri erdian txaletez osaturiko gune bat. Herria handitzen joan den einean herriaren zentroan geratu dena.

^
PUNTO 6

Fumistería del Norte – Orbegozoren lehen enpresa 

Sukaldeak erostea zeuden Fumisteria del Norten, baina hau Orbegozoren espantsioaren hasiera besterik ez zen izan.

^
PUNTO 7

Legazpi Dorretxea (360º)

Industriaren aldamenean baina kasualitatez bere historiatik urruti. Miguel Lopez de Legazpiren sorterri eta bizilekua.

^
PUNTO 8

Industriarako antzinako sarbidea

Ate gorri handiek Arcelor bilakatu zen makro enpresari ateak irekitzeko bidea da; hainbat histori gordetzen dira horien atzean.

^
PUNTO 9

Tximiniak (360º)

Begiztatzeko ikusgarriak eta iraganaren erakusleak. Oinarrizko tamainaren erdia galdurik, oraindik zutik diraute adreilu gorrizko tximinia hauek.

^
PUNTO 10

Txatarra biltegia

Sortzen zen txatarra eta desegin guztiak norabait era eraman behar ziren eta hau zen lekua. Gutxinaka ibilaldiaren amaierara gerturatzen joango.

^
PUNTO 11

Kaminpe – Galdategia/burdinola

Herriko punturik beroena eta arriskutsuena izan da denbora luzez. Lan gogorra eta produkzio amaigabea dira Kaminpek uzten digunaren entzute bat.

^
PUNTO 12

Antzinako Urolako tren geltokia

Trenbideak garrantzi handia izan du Zumarragaren historian eta horren adierazle Urolako tren geltokiaren estazioa da; hiru estazio eta trenbide izan ditugu herrian.

^
PUNTO 13

Sekuoia

150 urteko sekuoia hau Ameriketatik ekarria da; familiako tradizio baten bitartez ekarria eta Udaletxearen lurretan geratu dena.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta ez galdu gure bisita gidatuak.

Zer dira?

Zumarraga barrutik ondo deskubri dezazun hiru ibilaldi proposatzen dizkizugu. Denek herriko historia kontatuko dizute, baina arlo desberdinetatik. Ezagutu gehiago bakoitzaz webgunean eta gure sare sozialetan.

Noiz egiten ditugu?

Ibilaldiak urtean bizpairutan antolatzen ditu Udaletxeak, hauek dohainekoak direlarik. Beraz, egon adi gure sare sozialetara azken berriak ez galtzeko. Bestela, zuk zeuk bakarrik egin zenezazke Zumarraga Bide Biziaren Wikiloc-ean sartuaz eta totemetako QRak eskaneatuaz.

Ibilaldi bat antolatzea nahi dudu?

Bost pertsona juntatzen bazarete, proposatu eguna eta ordua eta ibilaldi gidatu bat burutuko dizuegu. Horretarako jakinarazi webgunearen bitartez edo idatzi lotuz@zumarraga.eus-era.